10. MUGA KONTRABANDOA | Beharra, sarea eta desobedientzia
Mugari begira
Gaur Aritz Ganboak bizikleta utzi eta korrika egiten du, kontrabandisten bidetik. Saran 1961etik egiten den Kontrabandisten lasterketan, mugako hogei herritako korrikalariek garai bateko baserritarren jantziak eta zortzi kiloko zakua daramatzate: oroimen-ariketa bat, gauza txar gisa gogoratzen ez den kontrabando batena.
Arrosa ikertzailearekin, Aritzek kontrabandoaren beste aurpegia ezagutzen du: goseak eragindako beharra, herri osoaren partaidetza, euskaraz egiten zen sarea, eta ahaztutako emakumeak, Behobiako arrain-saltzaileetatik leiho azpiko maindireraino. Mugalariak, pasatzaileak eta kontrabandistak bereiziz, eta galdera bat utziz: gaur zer batzen gaitu? Eta desobedientzia, tresna gisa.

















