Helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreak euskararen biziberritzean duen garrantzia aldarrikatu du
Gizartea
Xabi Ealo
2026, ira. 08 - 13:09
Helduen Euskalduntze eta Alfabetatze sektoreak agerraldia egin du Bilbon, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan sektoreak duen garrantzia azpimarratzeko eta herritarrei hizkuntza eskuratzera dei egiteko.
Izan ere, prozesu horretan erronka berriei aurre egin behar dietela diote. Erronka anbiziotsutzat eta egingarritzat dauka sektoreak, baina horretarako ausardia politikoa, baliabide nahikoak eta jendarte osoaren inplikazioak behar direla zehaztu dute. Ildo beretik, herritar guztiei euskara ikasteko deia luzatu diete.
Horretarako, argi utzi dute euskalduntzea jendarte osoaren eginbeharra dela eta ez soilik sektore zehatzaren ardura.

















