Skip to main content

Alarde publiko, bakarra eta berdinzalea aldarrikatu du Jaizkibelek 30.ekoz Hondarribian

Gizartea

Udane Arbeo, Gaizka Leitza eta Agurtzane Barrondo

2026, ira. 08 - 16:09

Jaizkibel Konpainiak goizean goiz ekin dio Hondarribiko alardearen egunari. Aurten, berritasun bat izan dute: Beste konpainietako koloreekin desfilatzeko aukera izan dute Jaizkibel barruan. Horretaz gain, duela 30 urte bidea zabaldu zuten hainbat kide konpainian sartu dira. Jaizkibelekin batera Kale Nagusia igo dute eta Arma Plazan omenaldia egin diete.
Goizean zehar, Jaizkibel Konpainia babesteko hainbat ordezkari eta eragile ere izan dira ibilbidean. Alarde parekidetasunaren aurrean, herria oraindik banatuta dago. Jaizkibelen arabera, Hondarribian lanean jarraituko dute alarde publiko, bakar eta berdinzalea izan arte.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista