Skip to main content

Ainhoa Gonzalez: "Txistularien traje guztiak gizonezkoentzat diseinatuta zeuden orain arte"

Nafar anitz

Ainhoa Gonzalez txistularia ezagutu dugu Nafar anitz saio honetan. Txikitatik musika folkloriko dezente entzun du gurasoen etxean, eta hain zuzen, ez du uste kasualitatea denik txistua aukeratzea.

Musika eskolan aritu zen lehenengo, eta txistua ikasten jarraitu nahi ote zuen galdetu ziotenean ez zuen zalantza handirik egin. Horrela, kontserbatorioko ikasketak egin ditu, eta gaur egun, leku askotan aritzen da txistua jotzen bere kideekin batera. Hain zuzen, berri on bat jaso du duela gutxi, eta Iruñeko Udal Txistulari Bandako kide den lehenbiziko emakumea da. Talaia horretatik, poztasun eta erantzukizun handiz bizi izan ditu bere lehen sanferminak.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista