Iera Agirre: "13 urterekin esan ziguten ez genuela aukerarik pilotan jokatzeko"
Nafar anitz
Iera Agirre Leitzako pilotaria da. Txikia zela hasi zen herriko pilotalekuan pilotan jokatzen, baina nerabezaroan hainbeste maite zuen kirola utzi behar izan zuen jokatzen jarraitzeko aukerarik ez zuelako. 15 urtez geldi egon ondoren, pilotan jokatzeari ekin zion berriz, baina lana gogor eginda: emakume pilotarien arteko sarea osatu eta beste pilotari batzuekin batera Ados Pilota sortu zuen 2021. urtean emakumeen pilotari bultzada emateko.
Ordutik, kantxa barruan gogor entrenatzen eta hortik kanpo ere buru-belarri ari da lanean Ados Pilota elkartea aurrera ateratzen, atzetik datozen emakumeek normaltasunez jokatzeko aukera izan dezaten.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















