Skip to main content

Albina Stardust: "Trabestismoa betidanik egin den zerbait da"

Nafar anitz

Albina Stardust trabestia gertutik ezagutzera joan gara Burlatara. Bere egunerokotasunean murgiltzeaz gain, haurtzaroaz, queerrek bere herrian izan duten bilakaeraz, bere inspirazio iturriez, euskarak bere bizitzan duen tokiaz eta irakasle gisa egindako lanaz hitz egin dugu, besteak beste.

Trabesti hitza aldarrikatu du, eta salatu du "erridikulutzat" jo izan dela edo "marikoientzako zerbait bezala" ikusi izan dela trabestismoa Euskal Herrian. Kontrara, nabarmendu du queerrak betidanik egon direla herrietan, eta ari direla beren espazioa hartzen pixkanaka. 

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista