Asisko Urmeneta: "Bizitzarako markatu nau 'egin ezazu zerorrek' aipuak"
Nafar anitz
Asisko Urmeneta komikigilea da ogibidez, eta Iruñean jaio zen arren, Hoztan, Nafarroa Beherako herri txiki batean bizi da gaur egun, mendiz eta lasaitasunaz inguratuta. Bere etxera gerturatu gara bere egunerokoa ezagutzera.
Aipatu digu txikitatik gustatu izan zaiola marraztea, eta Internetaren mirakuluak ahalbidetu diola ogibide honetan jarraitzea nahiz eta Hoztan bizi. Autonomoa izatearen penuriez eta onurez eta inspirazioa lortzeko bideez ere aritu gara berarekin, eta gehien gustatzen zaion generoa panfletismoa dela dio: "Nire komikietan historia, panfletoa eta puntu surreal bat edo transgresorea dago, beste inon aurkituko ez zenukeena". Nabarmendu du bizitzarako markatu duela 'Egin ezazu zerorrek' ideiak, eta filosofia horri tiraka martxan jarri zituzten fanzineez ere hitz egin dugu.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















