Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 328: Galbahe + Manex Iriarte Arregi (Gorroto Bala)

Musika Zuzenean

Musika Zuzenean TB saioko 328. atalean Galbahe taldea izango da protagonista. Gotzon Barandiaran idazlearen ‘Galbahea’ liburuko poemak musikatzeko sortu zen honako banda, eta ‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ diskoan batu dituzte horietako poema batzuk, doinu goxoetan.

Hitz Bitan atalera, berriz, Manex Iriarte Arregi gonbidatu dugu, Gorroto Bala taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista