MusikaZuzenean TB # 326: KAK! + Bedia (Zikin)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean Tb saioaren 326 ataleko talde protagonista KAK! izango da. Zazkel taldearen errautsetatik sortzen den musika egitasmoa da honakoa, musikalki, rock, punk, post punk edo new wave koordenadetan. 'Kendutako Azken Kartela' lehen diskoa ezagutuko dugu gertutik.
Hitz Bitan atalera, berriz, Jon Bedialauneta 'Bedia' gonbidatu dugu, Lekeitioko Zikin taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















