MusikaZuzenean TB # 319: Eskafandra + Pablo Sanchez (Nabasi)
Musika Zuzenean
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko talde protagonista Eskafandra izango da. Musika abentura ezberdinetan aritutako musikariak bat egin dute egitasmo berri honetan eta dagoeneko kalean dute taldearen izen bera duen estudioko lehen emaitza. Musikalki popa dute abiapuntua, baino askotariko erritmoetan murgiltzen dira ere disko koloretsuan. Kantu berriak ezagutzeko asmoz Lekeition egin dugu hitzordua boskotearekin.
Hitz Bitan atalera, berriz, Pablo Sanchez 'Patino' gonbidatu dugu, Nabasi taldeko bateria-jotzailea. bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

