MusikaZuzenean TB # 338: Ohil + Martin Cervantes 'Tuli' (La Txama)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioaren 338. atalean OHIL taldea ezagutuko dugu. Erik, Mario eta Ibaiko dira Ohil, eta 2021 urtetik daude martxan. Musikalki hardcore, punk eta emo giroetan dator banda, ‘Eta Maiz ez da Beste Ezer‘ iraupen luzeko bigarren diskoa besapean. Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan egin dugu hitzordua disko berrian murgiltzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Martin Gervantes 'Tuli' gonbidatu dugu, urteak atzera Chill Mafia taldeko kidea, eta egun La Txaman dabilen musikari nafarra. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

















