MusikaZuzenean TB # 316: Fito Skins + Aritz Aranburu (Ezta Ilen, Armarri)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioko 316. ataleko talde protagonista Fito Skins izango da. Elorrioko bandak 'Umiltasuna' diskoa kaleratu berri du, eta taldeaz gehiago jakiteko hitzordua egin dugu laukotearekin Urre Berri tabernaren goxotasunean. Punk oi! eszenatik datoz musikariak, baina kantuak egiterako orduan giro akustikoetatik abiatzen dira, betiere, energia izpirik galdu gabe.
Hitz Bitan atalera, berriz, Aritz Aranburu 'Tarran' gonbidatu dugu, Ezta Ilen eta Armarri taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

