Sarebideko hedabideek ikus-entzunezko edukiak biltzeko plataforma sortuko dute
Gizartea
Maite de Felipe Suso
2026-11-20 11:18
“Kazetaritza hobea” egiten lagunduko duten tresnak martxan jarri ditu Sarebide proiektuak. Hain zuzen ere, mugaz gaindiko izaera izango duen ikus-entzunezko plataforma digital bat sortuko dute, eta bertan edukiak modu bateratuan eta teknologia aurreratuaren bidez eskainiko dituzte. Berria, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Elhuyar eta Hamaika Telebista dira proiektuaren partaideak.
Azpimarratu dutenez, plataforma honek ez du kazetarien lana ordezkatuko. Gainera, proiektuak izango duen adimen artifizialak transkripzioak egiteko eta bideoen azpidatziak osatzeko laguntza emango duela azaldu dute.
Era berean, zehaztu dute plataforman ez direla aktualitateko gaien inguruko hedabide guztiek sortutako albiste guztiak bilduko, “eduki pausatuagoak eta denborarekin kontsumitu daitezkeenak baizik”. Proiektua 2025eko maiatzean jarri zuten martxan, eta guztira, 2,6 milioi euroko aurrekontua du.