Skip to main content

Hunza bailara, Karakorum magala | Karimabad

Pakistan

Hussainabaden hartu dugu ostatu, eta handik Karimabad eta Hunza bailararen bihotza ezagutzen hasi gara. Baltit eta Altit gotorlekuek mendeetako historia gordetzen dute, bailara zaintzen jarraitzen dute, isilean baina tinko.

Ultar glaziarrera iristea zen gure asmoa, baina bidaiek ez dute beti aurreikusitako bidea jarraitzen. Herriko haur batzuek gidatuta, Karimabad beste begi batzuekin ezagutuko dugu. Azkenean, bidaietako oroitzapenik onenak ez dira beti mapan agertzen diren lekuak, bidean sortzen diren harremanak baizik.

Pakistan bizikletaz – Asier Arroita Lafuenteren eskutik

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista