Skip to main content

Mendebalde basati ikusgarrirantz | Gilgit – Chitral

Pakistan

Gilgit atzean utzi, eta Valeriorekin batera Pakistan iparraldeko errepiderik ikusgarrienetako bati ekingo diogu. Singal, Gupis, Khalti, Phandar eta Shandur mendatea zeharkatuz, Chitralerantz egingo dugu bidea.

Oraingoan ere ez dira ustekabeak faltako, jakina. Errepide zati bat itxita aurkituko dugu, eta aurrera egiteko aukera bakarra bizikleta sorbaldan hartuta menditik igotzea izango da.

Kilometroz kilometro, paisaia basatiak, mendate ikusgarriak eta Pakistan ezezagunago baten aurpegia ezagutuko ditugu, Chitralera iritsi aurretik.

Pakistan bizikletaz – Asier Arroita Lafuenteren eskutik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista