Nafarroako Gobernuak indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea egin du
Politika
Maite de Felipe Suso
2026-11-25 12:18
Azaroaren 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna den honetan, Nafarroako Gobernuak indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea egin du.
Bertan, Maria Chivitek, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariak, hartu du hitza. Emakumeek pairatzen duten indarkeriak haien osasunari, askatasunari, osotasunari, autonomiari, gizartean parte hartzeko aukerari eta bizi-proiektuari eragiten diela salatu du.
Era berean, indarkeriari aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa dela erantzun publiko integral, espezializatua, koordinatua eta eskuragarria nabarmendu du, eta adierazi duenez, Nafarroako Gobernua horretan ari da lanean. Ildo horretan, aitortu du Nafarroak emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko sare publiko bat duela.