Skip to main content

Goi-lautada | Deosai – Astore – Nangaparbat

Pakistan

Skardu atzean utzi, eta Deosai Parke Nazionalean barrena egingo dugu bidea, Ali Malik Top mendatea zeharkatuz. Munduko goi-lautada handienetako batean, paisaia zabalek eta errepide amaigabeek hartuko dute protagonismoa. Bidean, etxeko atea zabaldu digun lagun talde batekin afalduko dugu.

Astore herrian egingo dugu geldialdia indarrak berreskuratzeko. Handik, Nangaparbat mendi ikusgarriaren magalera hurbilduko gara, munduko bederatzigarren tontorrik garaienaren aurrean gelditzeko. Bisita amaitu ondoren, Gilgitera itzuliko gara, bidaiaren hurrengo etapari ekiteko prest.

Pakistan bizikletaz – Asier Arroita Lafuenteren eskutik

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista