Skip to main content

Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoan dituzte azaroaren 25ean

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026-11-25 13:29
Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurten ere kaleak hartzeko deia egin du, ‘Ez ginen atzera egiteko jaio’ lelopean. Azken urtean Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratuko dituzte: Tatiana, Amaia, Arelys, Saida eta Kalie. Haien senide eta lagunei elkartasuna adierazi, eta memoria kolektiboa borrokarako tresna dela azpimarratu dute. Arratsaldean egingo dira Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako mobilizazio nagusiak: 19:00etan Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean; Baionan, berriz, 18:30ean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista