Skip to main content

Baba Ghundi santutegia | Chapursan bailara

Pakistan

Karimabad atzean utzi, eta Karakorum Highway mitikoan barrena abiatu gara Baltit, Passu, Khyber eta Sost zeharkatuz, Chapursan bailararen bihotzeraino. Helmuga, Baba Ghundi santutegia, Pakistan iparraldeko mendien artean ezkutatutako leku berezia.

Gurpil zulatuak, urak hondatutako pistak eta pazientzia eskatzen duten kilometroak izan ditugu bidelagun. Zudkhunen, bertako familia baten etxean hartuko dugu ostatu, eta haiekin egunerokoa partekatzeko aukera izango dugu. Itzuleran, Sosten geldialdi berezi bat egingo dugu, egun askoren ondoren, ile-apaindegitik pasatzea ere abenturaren parte izango baita. Batzuetan, ilea moztea luxua ere izan daiteke.

Pakistan bizikletaz – Asier Arroita Lafuenteren eskutik

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista