Nafarroako ikuskizunetako teknikariek lan hitzarmen berria aldarrikatu dute
Sakonean
Maite de Felipe Suso
2026, urr. 16 - 14:10
Ikuskizunetako teknikariak ezinbestekoak dira ekitaldiak, ekimenak eta ikuskizunak aurrera eramateko. Hala ere, euren lan baldintzek ez dute hori islatzen. Urteak daramatzate hitzarmen berri bat eskatzen, baina, oraingoz, ez dute erantzunik jaso. Hori dela eta, greba egitea erabaki zuten joan den larunbatean. Nafarroako LAB sindikatuko Irune Kostarekin hitz egin dugu, haien egoera eta aldarrikapenak ezagutzeko.

















