Skip to main content

AICk 20 urte bete ditu

Ekonomia

Xabi Ealo

2026, urr. 16 - 14:10
AICk hogeigarren urteurrena ospatu du Zornotzako egoitzan eta sektoreko berrehun profesional baino gehiago bildu ditu, hainbat agintarirekin batera. AICko presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiak ongi etorria eman die orain dela bi hamarkada proiektu berritzaile honi hasiera eman zioten pertsonetako askori.

Etxanobek nabarmendu duenez, merkatuan lehiatzen diren enpresak elkarlanean ari dira gurean, haien gaitasunak hobetzeko, eta azpimarratu du ziurgabetasun handiaren erdian erabakiak hartu behar diren sektore batean AIC aukerak sortzeko dagoela.

Hainbat solasaldi izan dira ekitaldian, tartean, Jose Ignacio Lopez de Arriortuari omenaldia egin diote. Jardunaldian iragarri dute zentroaren bosgarren fasearen bilakaera, eta Imanol Pradales lehendakariak eman dio amaiera omenaldiari.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista