Skip to main content

Jarraipen zabala izan du lizeoak blokeatzeko deiak Ipar Euskal Herrian

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, urr. 02 - 11:10

Ostegun honetan lizeoak blokeatzeko deia zabaldu da, eta Ipar Euskal Herriko ikasleak, estatu mailan hedaturiko kexa bertako aldarrikapenekin osatuz, protestara batu dira. Frantziar Gobernuak aurrekontu egitasmoa aurkeztu du ostegun honetan. Bertan baieztatu da 54.000 milioi euroko murrizketak egin direla. Murrizketa horiek zerbitzu publikoetan izango dituzten ondorioak direla eta, sindikatuek deituta, mobilizazioak izan dira. Goizean goizetik, blokeo ekimenak izan dira Baionan, Hendaian, Biarritzen edota Angelun. Denek elkarrekin, hezkuntzarako baliabide gehiago eskatu, eta babesa adierazi diete azken egunetan Poliziaren indarkeria jasan duten Frantziako ikasleei.

Seaskaren lizeoan baxoa euskaraz egitearen aldeko eta oldarraldi faxistaren aurkako banderolak erakutsi dituzte gazteek. Paul Bert lizeoan tentsio uneak izan dira Poliziaren eta ikasleen artean. Bertako Ikasle batzuek salatu dutenez, ikaskide batek flashball tiro bat jaso du begian. Laugan izandako istiluetan Poliziak «hainbat gazte» atzeman dituela jakinarazi dute bertan ziren lagunek.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista