Justizia auzitegiak arrazoi eman dio EHUri unibertsitatera sartzeko proben auzian
Gizartea
Ane Garitaonandia Etxebarria
Justizia Auzitegiak bertan behera utzi ditu euskara ikasgaia aintzat ez hartzeko kautelazko neurriak, eta azpimarratu du neurri horiek ezin dutela pribilegiorik sortu ikasleen artean.
Justiziak babestu egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) jarrera unibertsitatera sartzeko probei buruzko auzian. Auzitegiak aintzat hartu du EHUk epaitegi baten ebazpenaren aurka aurkeztu zuen errekurtsoa, ikasle jakin batzuei euskara nota ez zenbatzeko aukera ematen zieten kautelazko neurriak dekretatuz. Auzitegiak azpimarratu du behin-behineko ebazpen judizialek ezin dutela pribilegiozko egoerarik sortu gainerako ikasleekin alderatuta. Ondorioz, EHUk aurkeztutako gainerako errekurtsoetan, prozedura judizialak hasi eta kautelazko neurriak lortu zituzten ikasleentzat ere kontuan hartu beharko da euskaraz lortutako kalifikazioa.

















