Etxebizitzaren aldeko greba orokorra azaroaren 11n izango da
Ekonomia
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026, urr. 08 - 10:10
Euskal sindikatuek ere greba orokorrera deituko dute etxebizitza eskubidearen alde. Eta Hego Euskal Herrian eta Espainian egun berean izango dira lanuzteak eta mobilizazioak: azaroaren 11n. Hala jakinarazi dute ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek, CCOOk eta UGTk aurretik dataren berri eman ostean.
Ordurako bi aste eta erdi baino ez dira faltako Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako.

















