Sestaoko familia zaurgarri baten egoera salatu dute Portugaleten
Gizartea
Xabi Ealo
2026, urr. 08 - 14:10
Sestaoko emakume baten eta haren seme adingabearen egoera zaurgarria salatzeko elkarretaratzea egin dute Portugaleten.
Kokatze aldera, enplegu prekarioa duen emakume bat eta 5 urteko semea etxegabetu zituzten Sestaon, eta ordutik Ezkerraldeko hainbat hotel eta ostatu eskaini ostean, Portugaleteko baten urriaren 10era arte egoteko epea eduki du, baina azken orduan luzatu egin diote.
Dena den, salatu dute Sestaoko Udaleko gizarte zerbitzuek eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak emakumeari ez diotela egungo araudiak agintzen duena, hau da, bizitegi-alternatiba duin eta egonkor baterako sarbidea ematea. Ildo berean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak exijitu du familia hori etxerik gabe uzten duen edozein jarduera geldiaraztea.