Julen Etxaniz, HiTZ Zentroa: "Latxa 3rekin erabiltzaile gehienen erabilerara hurbildu gara"
Elkarrizketa
2026-11-24 12:19
Euskarazko adimen artifizialak beste urrats bat egin du Latxa 3ren aurkezpenarekin. EHUko HiTZ ikerketa zentroak garatutako hizkuntza-eredu irekiaren hirugarren bertsioak gaitasun berriak ditu: informazio eguneratua bilatzeko, 21 hizkuntzatara itzultzeko, euskalkietan aritzeko eta irudiak ulertzeko gai da, besteak beste. Arrazoitzeko eta programatzeko gaitasunak ere hobetu dituzte.
Julen Etxaniz HiTZ Zentroko ikertzailearekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan, bertsio berriaren ezaugarriez, aurreko ereduekiko hobekuntzez eta erabiltzaileen eguneroko beharretara egokitzeko egindako lanaz.
Adimen artifizialaren garapenak euskarari eskaintzen dizkion aukerez eta erronkez ere aritu gara, baita euskarak gero eta digitalizatuago dagoen gizarte batean bere lekua bermatzeko hizkuntza-eredu propioak garatzearen garrantziaz ere.