MusikaZuzenean TB #344: Peiremans+ + MusikaZuzenean Stand 2026
Musika Zuzenean
Peiremans+ izango da aste honetako MusikaZuzenean saioko talde protagonista. Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, eta Haritz Beristain musikariak jarri zuten abian taldea 2006 urtean, eta egun laukote dira Julen Ceballos agertokian lagun. Hamar urteko isilunea apurtuz asteburu honetan abiatuko du bandak 'Hirugarren Mailan' diskoa aurkezteko kontzertu bira berezia. Luze eta zabal aritu gara taldeaz, disko berriaz eta datozen zuzeneko emanaldiez. Saioaren bigarren zatian MusikaZuzenean kolektiboak Durangoko azokan jarriko dituen diskoak ezagutuko ditugu bideo laburrean.

















