'Gure Lurra' ekitaldiaren 9. edizioa ospatu dute Kursaalen
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
2026-11-26 14:39
Gure Lurra ekitaldiaren 9. edizioa ospatu dute Kursaalen. Bertan Euskal Herriko lurralde desberdinetako gazteek gaur egun lehen sektorean bizi dituzten esperientziak partekatu dituzte.
Jardunaldian, baserritarren eguneroko lana eta gizarteari egiten dioten ekarpena jarri dituzte erdigunean. Horretarako, elkarrizketak, hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dituzte, sektorearen bilakaera eta gaur egun dituen erronkak aztertzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Eider Mendoza diputatu nagusiak eman dio hasiera ekitaldiari. Aurtengo edizioan, mendiko larreak eta artzaintza izan dituzte hizpide, Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrenarekin bat eginez. Hala, haren hitzak gogora ekarri ditu, baserritarren lanaren garrantzia azpimarratuz: “Tripa ez du betetzen kaleko haizeak, baizik eta egunero baserrietan lan egiten dutenek betetzen dute tripa hori, eta ez baleude, gosez hilko ginake denboraren poderioz”.
Lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko, belaunaldi berrien inplikazioaren beharra azpimarratu dute. Horregatik, gazteen arteko topagune eta hausnarketarako espazio izan da Gure Lurra ekimena.