Skip to main content

Hamairu lagun epaituak izan dira Lizarran, Voxen ekitaldi baten aurka prostesta egiteagatik

Euskal Herria

Gaizka Leitza Alduncin

2026-11-26 14:39
Hamairu lagun epaitu dituzte Lizarran, Voxen ekitaldi baten aurka prostesta egiteagatik. Epaituei hertsapenak eta mehatxuak leporatu dizkiete, eta, gainera Guardia Zibilak jarritako salaketen ondorioz, 1.500 euroko isunari ere aurre egin beharko diote.
Azaldu dutenez, Lizarrako Udalak Kultur Etxea erabiltzeko baimena eman zion VOX alderdiari ekitaldia egiteko, Hala ere, pertsona talde batek eserialdia egin zuen, ekitaldia egin ez zedin. Guardia ZIbiliak protestan parte hartutako pertsonak atera eta identifikatu zituen.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista