48 ordu baino gutxiago dute alderdiek euren aldeko bozka eskatzeko
Politika
Asier Errasti
2026-11-26 13:13
Alderdiek gaurko eguna ere euren aldeko bozka eskatzeko baliatu dute. Horietako batzuek biharko ere antolatu dituzte ekitaldiak, baina badira, gurean behintzat, kanpainarekin gaur amaituko dutenak ere.
EH Bilduk gaur goizean, Erandion, etxebizitzarako eskubidea aldarrikatu du. Instituzioen esku-hartzea beharrezkotzat jo du alderdiak, besteak beste, funts putreen jardunarekin amaitzeko. Maizterrak defendatzeaz gain, jabe txikiak babesteko konpromisoa ere hartu du Oskar Matutek, Bizkaiko EH Bilduren zerrendaburuak.
EAJk memoria eta giza eskubideei erreparatu die gaur goizean, Bilboko Guardia Zibilaren kuartelaren parean egin duen prentsaurrekoan. Bertan, 1968ko Sekretu Ofizialen Legearen erreforma aldarrikatu dute, eta artxiboak ireki eta informazioa desklasifikatzea eskatu dute, biktimek eta haien familiek egia ezagutzeko duten eskubidea aldarrikatuz.
Euskadiko Alderdi Sozialistak gaur arratsalderako antolatu du ekitaldia, Bilboko Campos Elíseos antzokian. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Espainiak aurrean dituzten erronkez arituko dira Patxi López, Diputatuen Kongresurako zerrendaburua; Mikel Torres, PSE-EEko idazkari nagusia; eta Nora Abete, Bilboko alkateordea.
Fronte Zabalak gaur arratsaldean egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-kanpainaren amaierako ekitaldia, Bilbon. Bertan parte hartuko dute igande honetan Kongresurako zerrendaburu aurkeztuko diren hautagaiek.
Podemos Euskadik ere gaur arratsalderako antolatu du kanpainaren amaierako ekitaldia, Gasteizko egoitzan. Alderdi moreak azken aukera izango du gurean, igandeko hauteskundeetan, bere aldeko bozka eskatzeko.