Ernaik 'Euskal Herrian urrats bat aurrera' egin nahi du, gazte oro duintasunez bizitzeko
Politika
Xabi Ealo
2026, ira. 23 - 13:09
'Euskal Herrian urrats bat aurrera' kanpaina abiatu du Ernaik. Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizitzeko proposamena da hain zuzen, horretarako nazioarteko testuinguru geopolitikoari erreparatu nahi izan dio.
Horiek horrela, gazteen bizitzetan eragina duten bederatzi afera zehaztu ditute eta Euskal Herriko gazte guztientzat tresna izateko asmoa daukate. Ernaik aurkeztu berri duen proposamen honekin hamar mila gazterengana heldu nahi du eta hori lortze aldera, herriz herri gazteak identifikatzeko prozesuari ekingo dio Ernaik.

















