Skip to main content

KORRIKA KANTUZ KANTU: XABI ZABALA

Korrika Kantuz Kantu

Musika munduko jendearentzako musikari eta konposatzaile ezaguna da Xabier Zabala. Itzaleko lanean dihardu nagusiki, agertokietatik at, kantuak konposatzen eta orkestatzen. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kantu askoren egilea da, eta 2017an Korrika kantua egiteko enkargua jaso zuen. Horrela sortu zen 'Zirkorrika'. Erritmo balkanikoek gidatzen zuten kantua, eta ahotsetan Izaro, Miren Narbaiza, Oihana Fernandez, Petti eta Jurgi Ekiza. Zarautz herriko Musika plazan elkartu gara Xabirekin kantuaren nondik norakoak ezagutzeko.