Skip to main content

Gehiengo sindikala eta etxebizitza sindikatuak batera mobilizatuko dira azaroaren 11ko greba orokorrean

Ekonomia

Xabi Ealo Diaz

2026-10-22 15:38

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala eta etxebizitza sindikatuak elkarrekin mobilizatuko dira azaroaren 11ko greba orokorrean.

Kalitatezko etxebizitza bermatze aldera, hiru aldarrikapen egin dituzte sindikatuek.

Espainiako gobernuak azken zortzi urte hauetan ez duela inolako neurririk hartu kritikatu dute, eta zentzu berean mintzatu dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren aurka. Patronalaren aurka ere egin dute.

Azaroaren 11rako hainbat mobilizazio bateratu egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Eibarren eta Tuteran.

Ondorengo egunetan emango dituzte beste mobilizazio batzuen berri.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista