Skip to main content

KORRIKA KANTUZ KANTU: Maixa eta Ixiar

Korrika Kantuz Kantu

1995. urteko Korrika kantua Kepa Junkerak sortu zuen, eta abeslari lanetan garaiko puntako hiru musika proposametako abeslariak hautatu zituen: Maixa, Ixiar eta Garbiñe, Alex Sardui (Exkixu) eta Gorka Sarriegi (Sorotan Bele). 90 hamarraldian topera zegoen trikia gurean, eta kantua horren isla da. Kanta alai eta jostaria zen 'Bizi Ganoraz', eta oraindik ere entzuten da gure herriko txozngune eta jai eremuetan.