Euskalerria Irratiak Iruñeko Alde Zaharreko egoitza berria inauguratu du
Sakonean
Maite de Felipe Suso
2026-11-27 13:17
Horrelaxe ematen diote hasiera egunari Euskalerria Irratian 1988tik. Nafarroako irrati kate honek nagusiki euskaraz emititzen du, eta Euskal Herriko bizitza kultural, sozial eta linguistikoarekin lotutako gaiak lantzen ditu. Izan ere, Nafarroan euskarazko komunikabide bat egoteko helburuarekin sortu zuten irratia eta nahiz eta urte askotan zehar emisio-lizentzia ofiziala lortzeko zailtasunak izan zituzten, gaur egun erreferentziazko komunikabidea da Euskal Herrian.

















