Hauteskunde eztabaidan bi blokeen arteko talka nagusitu da
Mundua
Udane Arbeo Astigarraga
2026-11-27 12:28
Bi bloke aurrez aurre, eta hauteskundeen azken txanpan botoa mobilizatzeko ahalegina. Hala joan zen Espainiako Gorteetarako hauteskundeen aurretik egindako lau hautagaien azken eztabaida. Pedro Sanchez PSOEko hautagaia, Ada Colau Fronte Zabalekoa, Alberto Nuñez Feijoo PPkoa eta Santiago Abascal Voxekoa aritu ziren Espainiako Telebistaren Akademiak antolatutako saioan.

















