Euskal nazio kontzientziaz hausnartu dute Naziometroaren V. Jardunaldian, Donostian
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2026-11-13 13:24
Zerk egiten gaitu euskal nazioaren parte? Eta nola indartu daiteke euskal komunitatearekiko atxikimendua etorkizuneko belaunaldietan? Galdera horien inguruan aritu dira hausnartzen Donostian, Naziometroaren bosgarren jardunaldian. Euskal nazio kontzientziaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide hitzaldietan eta mahai inguruetan.

















