Skip to main content

Endika Perez, LAB: "Aurreikuspen guztiak gainditu ditu greba orokorrak"

Elkarrizketa

2026-11-12 12:33
Atzo greba orokorra egin zen, etxebizitza duina izateko eskubidea, soldata duinak eta langileen bizi-baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko. Hego Euskal Herrian ere milaka lagun atera ziren kalera, LABek eta beste hainbat sindikatuk eta eragilek deitutako mobilizazioetan.

Grebaren biharamunean, etxebizitzaren auziak eztabaida politikoaren erdigunean jarraitzen du. Izan ere, gaur Kongresuko Diputazio Iraunkorrak etxebizitzaren arloko bi dekretu bozkatuko ditu, eta horien inguruan alderdien arteko desadostasunak agerian geratu dira.

Mobilizazioek utzitakoaz, etxebizitzaren krisiaz, Bermeon LABek egindako ekimenaz eta sindikatuaren hurrengo urratsez hitz egiteko, Endika Perez LABeko ordezkaria dugu gaur gurekin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista