Skip to main content

Parisi euskararen ofizialtasuna eskatzeko, milaka lagun mobilizatu dira Baionan

Politika

Asier Errasti

2026-11-23 11:45
Milaka lagun batu ziren larunbatean Baionan, euskararen ofizialtasuna eskatu eta Ipar Euskal Herriaren berreuskalduntzea aldarrikatzeko.

«Euskararen garaia da. Euskara, gure hautua» lelopean egindako manifestazioan 7.500 pertsonek parte hartu zuten mobilizazioan. Herritarrak, hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak elkartu ziren, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Mobilizazioaren amaieran, Euskal Konfederazioak iragarri zuen datozen hilabeteetan akordio politiko bat lantzeko asmoa duela, eragile politiko, sozial eta sindikalekin batera. Helburua argia da: euskararen koofizialtasuna lortzea eta hizkuntza biziberritzeko plan integral bat abian jartzea.

Antolatzaileek Frantziako Estatuko erakundeei eskatu zieten euskararen garapena oztopatzeari uzteko eta hizkuntza-eskubideak bermatzeko. «Euskararen garaia da», aldarrikatu zuten Baionako kaleetan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista