Klik batean

Hutsetik, kreatibitate sorkuntza

Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarra Nafarroako hegoaldean dago bere lehenengo idazlana sortzen; Lodosan, Sartagudan, Andosillan eta Mendabian, hain zuzen ere. Euskarak presentzia handia izango du bere obran. Itziar Ruiz Sartagudako zinegotziarekin, Maite Pellejero 'Lodosa bizirik' taldeko kidearekin eta Javier Martinez Mendabiako euskara taldeko kidearekin ere hitz egin dugu, eta herri hauetako egoera zein den kontatu digute.

Teatrolari Iruñeko Antzerki Eskolak, espazio berria dauka Iruñeko Alde Zaharrean. Gorputz adierazpenean oinarritutako metodologia erabiltzen dute aktoreei ibilbide profesionalerako beharrezkoak diren tresnak emateko. Andrea Loyola eta Maialen Sanchezekin hitz egin genuen.

Iñaki Martiarena "Mattin" komikigilea Betelun ari da Geuretik Sortuak egitasmoko egonaldian parte hartzen. Hiru bailara hauek batzen dituena ura da, eta hiru islatu nahi du bere sorkuntzan. Araitz eta Larraungo zinegotziekin ere egin dugu elkarrizketa, Maider Agirrebarrenarekin eta Lorea Lasarterekin.

Klik batean | Azken urtean sortutako ikus-entzunezko proiektuak

Jantzari, dantza, tradizioa eta parekidetasuna dokumentala egin dute Olatz Plazaola Sopelanak eta Irati Areitio Sopelanak, eta dokumentalaren prozesuaz hitz egin digute.

Eguzki Art Zinemak urteak daramatza Ombuaren Itzala filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasun izan badute ere, aurrera egiten ari dira Pedro Mari Otañoren bizitza eta obra kontatzen duen proiektuarekin, "Historiako pertsonaia hau ahanzturatik aldendu, eta memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan”. Patxi Bisquert proiektuaren sustatzailearekin hitz egin dugu.

Klik batean | Kazetariei omenaldia

'Sisiforen paperak' 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxieran oinarritutako obra da. Harkaitz Canok idatzi du gidoia, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. "Euskaldunon Egunkaria"rekin egin zutena gogoratu, argitu eta erreparatzeko alea jarri du "Sisiforen paperak" antzezlanak, bai Euskal Herrian eta baita Madrilen ere. Dorleta Urretabizkaia aktorearekin, Ikerne Gimenez musikari eta eszenografoarekin eta Harkaitz Canorekin hitz egin dugu.

Yolanda Arrieta idazlearekin eta Unai Artieda Etxarri-Aranatzeko udal ordezkariarekin ere elkartu gara Etxarri-Aranatzen (Nafarroa). Yolanda Arrietak herri horretan sortu du bere obra, Udalbiltzak martxan jarritako Geuretik Sortuak egitasmoren barneran, eta horri buruzko xehetasunak eman dizkigu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image