Esker onez | Oier Sanjurjo
Esker onez
Oier Sanjurjo Osasuna futbol klubeko kapitaina izan da hainbat urtetan, eta ohitua dago herritarren kapitaina oihuak entzuten. Une goxoak bizi izan ditu goi mailako kirolean, baina baita "konfiantzarik gabekoak" ere: ardura, zalantzak, meritua…
Lizarrako txikiak ez zekien zer izanen zen handitan baina gauza bat egiten zuen etengabe: futbolean jolastu. Jolastetik jokatzera igaro zen eta Lizarratik Taxoarera egin zuen salto. Urte hauetan guztietan 530 partida jokatu ditu, eta horietatik 356 Iruñeko taldearekin. Egun, futbolari ohia da Sanjurjo, erretiroa hartu baitu, baina futbolaz gozatzen jarraitzen du familiarekin, bere iritziz, “baloia baita jostailurik politena".
Saio guztiak ikus-entzungai hamaika.eus, youtube eta spotifyen.






















