Irailean ‘Mugari Begira’ saioa estreinatuko da Hamaikan

Prentsa oharrak
2026eko irailaren 1ean, Donostian
Mugari Begira saioa irailaren 8an, asteartean 22:00etan, izango da ikusgai Hamaikan. Aritz Ganboak gidatutako saio berrian, Euskal Herriko mugak eta horien inguruko istorioak ezagutzeko aukera izango da.
Muga ez baita mapan marraztutako lerro soil bat. Mugaren aurrean, nola kokatu gara subjektu gisa? Eta nola kokatu gaituzte objektu gisa?Nork ezarri dizkigu mugak, eta zertarako? Eta guk, zer egin dugu haiekin?
Galdera horietatik abiatuta, Aritzek, Euskal Herria zeharkatuko duen ibilbide bati ekingo dio. 2019an, Bideak dokumentalean, Arruazutik Izabara, gazta baten pisua sorbaldan eraman zuen; oraingoan, gaztak adina pisu duen bizikleta batek eramango du bera. Biak, gainera, gure lurretatik sortutako baliabideekin lotuta daude. Lotura horretatik abiatuta, mugaren, lurraldearen eta gure baliabideen arteko harremanean sakonduko du saioak.
Bidean, hainbat bizipen eta testigantza eskainiko dituzte protagonisten bila arituko da, baliabideen kudeaketa eta tokiko subiranotasuna, migrazioa eta elkartasuna, kontrabandoa, euskara eta hezkuntza, eta ikerketa historiko eta kulturala izango dira hizpide.
Aritzen abenturaren nondik norakoak sare sozialetan jarraitu ahal izan dira abuztuko lehen hamabostaldian. Orain, ibilbidean zehar jasotako istorio, bizipen eta testigantzak Mugari Begira saioan, irailaren 8tik aurrera, Hamaika telebistan ikusteko aukera izango da, baita www.hamaika.eus/nahieran webgunean ere.






















