Milaka herritarrek Hego Euskal Herriko hiriburuak hartu dituzte Palestinaren alde
Palestina
Irune Rejano Oyarzun
2025, urr. 03 - 14:10
Hego Euskal Herria kalera atera da berriro Palestinari elkartasuna adierazteko.
Goizetik, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean ikasle eta gizarte taldeek plaza eta kaleak okupatu dituzte.
Global Sumud flotilla humanitarioko ekintzaileak askatzeko eskatu dute, itsas blokeoa hausten saiatzeagatik atxilotu baitzituzten, eta berehala desblokeatzeko eskatu dute, Gazara laguntza humanitarioa sartzen uzteko.