Skip to main content

Alderdi Popularrak eta UPNk ez dute pentsiodunen manifestazioa debekatzea lortu

Politika

Maite de Felipe Suso

2026-11-24 09:42
Alderdi Popularrak eta UPNk ez dute pentsiodunen manifestazioa debekatzea lortu. Igande honetan, mugimenduak deitutako mobilizazioa bi alderdi horien egoitzen aurretik igarotzen zen. Hori dela eta, Alderdi Popularrak eta UPNk Hauteskunde Batzordera jo zuten, mobilizazioa debekatzeko eskatzeko. Hala ere, Hauteskunde Batzorde Zentralak ebatzi zuen ez zegoela hura bertan behera uzteko arrazoirik.
Horiek horrela, normaltasunez egin dute manifestazioa, eta Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean “pentsioak defendatzen dituzten alderdiei botoa ematearen garrantzia” nabarmendu dute. Era berean, Gobernuari eskatu diote egungo pentsio sistema publikoa defenda dezala eta sistema horri behar duen balioa emango zaiola berma dezala. Gainera, EH Bilduk eta Foru Gobernuak gutxieneko pentsioaren osagarriari buruz lortutako akordioa positiboki baloratu dute.
Manifestazioaren amaieran, pentsiodunek irakurritako adierazpenean, azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute, eta herritarrei bozkatzera joateko dei egin diete.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista