Iruñean 15.000 pertsona baino gehiagok kaleak hartu dituzte Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeko
Palestina
Irune Rejano Oyarzun
2025, urr. 15 - 17:10
15.000 pertsona baino gehiagok Iruñeko kaleak hartu dituzte Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeko eguerdian egindako manifestazio jendetsuan.
Lehen ordutik bertatik, languneak, dendak eta zentro publikoak hustu dituzte, Euskal Herrian LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Solidari EHNE, eta Hiru sindikatuek deitutako lanuzte orokorraren barruan.