Skip to main content

Euskal selekzioak eta Palestinakoak futbol partida jokatuko dute azaroaren 15ean San Mamesen

Palestina

Maite de Felipe Suso

2025, urr. 03 - 13:10

Euskal selekzioak eta Palestinakoak futbol partida jokatuko dute azaroren 15ean San Mamesen. Hala jakinarazi du Euskadiko Futbol Federazioak ohar batez. Azaldu dutenez, partida “solidarioa” izango da, futbolak “elkartasunerako bozgorailu gisa” balio dezakeelako.
Halaber, azpimarratu dute partidaren helburu nagusia “bakea defendatzea eta eskatzea” dela. Bi federakundeak denbora zeramaten norgehiagokaren inguruan hitz egiten, eta azkenean lortu dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista