Skip to main content

Ebrotik Kantaurira, Palestinaren aldeko martxa antolatu dute irailean Euskal Herrian zehar

Palestina

Irune Rejano Oyarzun

2025, abu. 20 - 12:08

Iruñeko Kondestablearen Jauregian Palestinaren aldeko ekimen berri bat aurkeztu dute astearte honetan hilak 19: "Ibaitik itsasoraino" lelopean Tuteratik Hendaiara egingo den martxa. Mobilizazioa irailaren 10ean hasiko da Tuteran eta 20an amaituko da Lapurdiko kostaldean, hamaika etapa eta herri bakoitzean ekintza kultural eta politiko ugariren ondoren.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista