Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldiak jarraituko duela iragarri dute
Gizartea
Xabi Ealo
2026, urr. 09 - 12:10
Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldiak gaur gaurkoz ez dauka desegiteko epemugarik, hala iragarri baitute kanpaldiko bozeramaileek. Beste behin ere aldarrikatu dute etxebizitza ez dela negozia, eskubidea dela.
Era berean, kaleak hartzeko deia luzatu eta etxegabetzeak geldiaraztea,eta etxebizitza publiko gehiago izatea eskatu dute, besteak beste.
Ildo horretatik, kanpaldiko kideek argi utzi nahi izan dute euren independentzia.
Hitzordua gaurko egin dute, Arriaga Plazan elkarretaratzea egingo dute, eta hurrengo astearterako manifestazioa deitu dute, arratsaldeko seietan.

















