Skip to main content

Puigdemont atxilotu du Italiako poliziak Sardinian

Mundua

Kataluniako presidente erbesteratuak L’Alguer hirian egitekoa zuen ekitaldira joateko bidaiatu du bertara eta aireportuan bertan atxilotu dute Espainiako Auzitegi Gorenaren euroagindua betez.

Sassariko Apelazio auzitegiaren esku utzi du poliziak eta epaileak aske uztea erabaki du behin behinean, berarekin zer egin erabaki bitartean.