Abian da 55. Durangoko Azoka

Gaur hasi da Durangoko Azokaren 55.edizioa eta abenduaren 8ra arte luzatuko da. Ezohikoa izango da aurtengoa, sal-mahai fisikorik gabekoa. Hala ere, www.durangokoazoka.eus webgunean eskuratu ahal izango dira sortzaileen lanak eta 800 nobedade baino gehiago. 1965. urtean Durangoko Andra Mariko elizpean ez zuten iragarpenen artean izango aurtengoa. Martxan jarri bezperetan, Izaskun Ellakuriaga Gerediaga elkarteko kidearekin hizketan aritzeko beta izan dugu. Ikusi hemen elkarrizketa.